Hurrengo abuztuaren 5ean, larunbatean, Sagardo Egunaren XXX. edizioa egingo da Donostian. Urtero bezala, Aburuza Sagardoak etxea Konstituzio plazan egongo da parte hartzen. Denon zain gaude egun pare gabe horretan izaten den giroa eta gure sagardo gozoa konpartitzeko eta disfrutatzeko.
Denetara 35 sagardotegi izango gara Donostiako Sagardo Egun horretan bilduko garenak. Gipuzkoako Sagardo Naturalak antolatzen du, Donostiako Udalaren, Donostia Festaken eta Laboral Kutxaren laguntzaz.
Sagardo-dastatzea goizeko hamaiketan hasiko da (11:00 h), baina ekitaldiaren programa jarduerez josita dago, eguna erakargarriagoa izateko asmoz. Hona hemen programa, kontsultatu nahiez gero
Begiratu bideo honetan, nolako giro ikusgarria egon zen iaz eta zatozte datorren larunbatean. Bertan nahi zaituztegu denok!