Hurrengo abuztuaren 5ean, larunbatean, Sagardo Egunaren XXX. edizioa egingo da Donostian. Urtero bezala, Aburuza Sagardoak etxea Konstituzio plazan egongo da parte hartzen. Denon zain gaude egun pare gabe horretan izaten den giroa eta gure sagardo gozoa konpartitzeko eta disfrutatzeko.
Sagardoaren historia oso sendoa da gure herrian. Urteetan zehar agindu eta lege asko egin dira sagar-arbolari, haren frutari eta sagardoari buruz, eta legedia aberatsa da. Horrek argi uzten du produktu horrek zein garrantzi izan duen beti gure herrian.
Aburuzan zuen zain gaude urte osoan zehar zerbitzu emateko eta lagun izateko sagardotegiko menu tradizionalarekin eta gure sagardorik onenarekin; baina zuen etxeetan sartzea ere gustatzen zaigu. Web-orri honetan bertan gure botilak erosi dezakezue, nahi duzuenean sagardorik onena edateko aukera izan dezazuen. Badakigu txotxean adituak zaretela, baina, norbaitek zalantzak baditu, hara zenbait gomendio sagardoa dastatzeko:
Sagardoa sagarren zuku hartzituaz egiten den edaria da. XIX. mendean, gure baserrietan egunero edan ohi zen sagardoa. Sagardoarekin jaten zen eta lagunak eta senideak etortzen zirenean sagardoarekin ospatu ohi zen. Sagardoa Euskal Herri osoan ohikoa izan bazen ere, gau Gipuzkoan eta Bizkaian baino ez da egiten.
Sagardo onaz disfrutatzea munduko plazerik onena delakoan gaude. Sagardoarekin batera, ohiko menua, hau da, bakailao-tortilla, bakailaoa piper berdeekin eta txuleta errea, dastatuz gero, are hobeto. Baina, gainera, tentuz edanez gero, sagardoa onuragarria da gure osasunerako. Arrazoi gehiago behar al dituzu Aburuza sagardoa dastatzera etortzeko?
Gozatu sagardoaz lagun onenen artean eta dastatu kalitatezko menu tradizionala. Guztia paisaia paregabe batez inguratuta. Izan al dezakezue plan hoberik urteko edozein sasoitan? Egia esan, zergatik ezin dugu gure sagardoaz gozatu, egutegiari behatu behar izan gabe? Aburuzan, zuen zain gaude urte osoan zehar, baita txotx-sasoiaz kanpo ere, esperientzia osoa eskaintzeko.
Euria, elurra zein eguzkia egin arren, Aburuza da une aparta bizitzeko lekurik onena: inguru paregabea eta gure sagardotegian hainbat hamarkadaz geroztik egiten dugun sagardo naturalaren tradizio osoa. Esperientzia hori izateko aukera ematen dizuegu urtarrilaren erdialdetik azaroaren amaierara arte, urte osoan zehar sagardorik onena edan ahal izan dezazuen.
Aburuzan sagardorik onena eskaini nahi dizuegu eta horretantxe jarduten dugu lanean urte osoan, produkturik onena lortzeko. Dakizuenez, sagardotegian bertan sagardoa egiteko fase guztiak egiten ditugu: sagarrak biltzen ditugunetik zuek, gurekin batera, gure jatetxean disfrutatzen duzunenera arte. Horretarako, gustura jasotzen dugu edozein onespen, zeren gure lan guztia nabarmentzen baitu.
Orain dela hilabete Andoaingo sagardoen txapelketa irabazi genuen eta, oso pozik gaude saria lortzeagatik. Hilabete honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aburuza sagardoa hautatu du, beste 5ekin batera, 35en artetik, Gipuzkoako Foru Aldundia Saria deitzon XIV. Sagardo Lehiaketako.