Gozatu sagardoaz lagun onenen artean eta dastatu kalitatezko menu tradizionala. Guztia paisaia paregabe batez inguratuta. Izan al dezakezue plan hoberik urteko edozein sasoitan? Egia esan, zergatik ezin dugu gure sagardoaz gozatu, egutegiari behatu behar izan gabe? Aburuzan, zuen zain gaude urte osoan zehar, baita txotx-sasoiaz kanpo ere, esperientzia osoa eskaintzeko.
Euria, elurra zein eguzkia egin arren, Aburuza da une aparta bizitzeko lekurik onena: inguru paregabea eta gure sagardotegian hainbat hamarkadaz geroztik egiten dugun sagardo naturalaren tradizio osoa. Esperientzia hori izateko aukera ematen dizuegu urtarrilaren erdialdetik azaroaren amaierara arte, urte osoan zehar sagardorik onena edan ahal izan dezazuen.
Gu konbentzituta gaude sagardo ona egoera ezin hobean dastatu behar dela urte osoan zehar eta, horregatik, Gipuzkoa osoan txotx-sasoitik kanpo ateak zabaltzen dituen sagardotegi bakanetako bat gara. Zer aurkituko duzu gure sagardotegian? Instalazio modernoak eta eskuragarriak, jantoki erosoak eta abegikorrak, 300 lagun baino gehiago hartzen dituztenak, sagardo naturala eta sagardotegian bertan egina, berariazko arreta eta 29 kupeleko upategi handia.
Aurten, sagardoa egiteko erabili ditugun sagarren artean % 40 bertako sagarra izan da eta % 60 Frantziatik eta Galiziatik ekarritakoa. Sagardoa dastatzeko sagardotegiko ohiko menua eskatu dezakezue, hau da, bakailao-tortilla, bakailaoa piper berdeekin eta txuleta errea. Eta postrea: gazta, intxaurrak eta menbrilloa, eta gainera, Tolosako teilak eta zigarroak.
Seguru gosea piztu dizuegula! Urteko edozein sasoitan, asteartetik ostiralera gauetan eta larunbatetan eta igandeetan eguerdian eta gauean. Etorri eta esaguzu aurtengo sagardoa zer iruditu zaizuen.